Sute simulakro bat egin dute Illunbeko dantzaleku batean
http://youtu.be/JQwTntTWp4I
Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofizialak antolatuta, sute simulakro bat egin dute gaur eguerdian Illunben. Dantzaleku batean eta festa handi batean gerta daitekeen ezbehar baten simulakro bat egin dute; sute baten simulakroa hain zuzen. Ehun bat erizain tituludunek parte hartu dute, baita Donostiako DYAko langileek, su-hiltzaileek eta udaltzainek ere. Gasak eta kea arnasteagatik, erredurengatik, eta baita politraumatismo-sintomengatik zaurituak izan diren pertsonak artatu dituzte simulakro honetan.
Simulakro honekin, Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofizialak, Osasun Zientzien Eskolaren kolaborazioarekin antolatutako Larrialdietako Erizaintza Aditua izateko Ikastaroa amaitutzat eman dute.