San Pedro, Igeldoko egun handia
http://youtu.be/x3SOMqO15xQ
Igeldon San Pedro jaiak ospatzen dituzte, eta joan den ekainaren 16ean eman zieten jaiei hasiera, txupina bota eta herri lasterketa egitearekin batera. Igeldotarrentzat, ordea, gaurkoa da egun handiena, San Pedro eguna ospatzen ari baitira. Hamaiketako ederra jan dute goizean, eta ondoren, plazan bertan, herri kirolen txanda izan da. Jaiek arratsaldean aurrera darraite, eta gauean, Trakets arduraduko da giroa alaitzeaz. Asteartean bukatuko dira jaiak.