Triatloiko txapeldunak, Francesc Godoy eta Charlotte Mcshane (Argazkia: E. Zabala)
Francesc Godoy kataluniarra (1.58:06) eta Charlotte Mcshane australiarra (2.15:32) izan dira azkarrenak Donostiako XXVIII. Nazioarteko Triatloian (Onditz Oroituz). Donostiako Atletikok antolatutako lehia aurten ere, eta 850 partaide inguru izan ditu. Ikusmina sortu du triatloiak, eta ikusle mordoa bildu dira ibilbidean zehar. Godoyk erraz irabazi du lehia, bigarren sailkatuari, Jon Unanueri, hiru minutuko aldea aterata; gainera, 2011ean ere probako txapelduna izan zen Godoy. Bestetik, espero zen moduan, Mcshanek lehia estua izan zuen Natalie Van Coevordenekin, biak australiarrak. Azkenean, ordea, ia minutu eta erdi lehenago gurutzatu zuen helmuga Mcshanek.
Goizean goiz hasi dira lanean kirolariak. Izan ere, Kontxan hiru irteera izan ditu probak, 9:15ean hasita. Emakumeak izan dira goiztiarrenak, ondoren, 9:30 aldera, gizonezko federatuen txanda izan da, 9:35ean gizonezko ez federatuena. Irteera oso politak eskaini dituzte guztiek ere, hainbeste lagun batera uretera sartzen ikusteak irudi ederrak utzi baititu. Proba olinpiarra izan da, beraz, 1.500 metro egin dituzte igerian, 40 kilometro bizikletaz, eta 10 kilometro korrika.
SAILKAPENA:
1. Francesc Godoy 1.58:06
2. Jon Unanue 2.01:11
3. Jake Montgomery 2.01:21
4. Ander Okamika 2.02:18
5. Aitor Regillaga 2.03:13
1. Charlotte McShane 2.15:32
2. Natalie Van Coevorden 2.16:55
3. Ibone Sanchez 2.19:42
4. Nuria Blanco 2.26:06
5. Pili Bodegas 2.26:22