Genero indarkeria delitua egotzita 37 urteko gizon bat atxilotu dute Amara Berrin
Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostian, genero indarkeria delitu bat egotzita. Atxilotuak bere bikotekidea erasotu zuen kalean. Amara Berrin atxilotu zuten gizona, Eustasio Amilibia kalean.