Igeldoko desanexioaren galdeketak legea urratzen duela dio Urquijok
azaroaren 10erako deitutako galdeketak legea urratzen du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Igeldoko Herri Kontseiluak elkarlanean diseinatu duten herri kontsulta azaroaren 10ean egingo da eta bertan 16 urtetik gorako igeldotarrek Igeldo udalerria izatea nahi duzu? galderari baiezkoa ala ezezkoa bozkatzeko aukera izango dute.
Udal gobernuak adierazi du Igeldoko desanexioaren inguruan jarrera bera mantenduko duela, eta gutun honek ez duela ezer aldatzen. Erabakitzeko eskubidea herritarrengan dagoela uste du udal gobernuak, eta erakundeek herritarren nahia errespetatu behar dutela.
Iraileko udalbatzarrean oposizioak gogor kritikatu zuen Igeldo udalerri bihurtzeko prozesua. Eztabaida auzitegietara eramateko proposamen bat onartu zuten, PSE-EE, PP eta EAJren botoei esker.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak gutun bana bidali die Martin Garitano ahaldun nagusiari eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateari. Igeldoko herri galdeketak gobernuaren baimena behar duela ohartarazi die Urquijok eta galdeketen inguruko legedia bete dezatela eskatu die. Urquijoren arabera
Erlazionatutako edukiaAzaroaren 10ean galdetuko zaie igeldotarrei