The English School eta Aitor Ikastola izango dira Haur Danborradako protagonistak
Haur Danborradari buruzko xehetasunak finkatzeko bilera egin dute gaur, 18:00etan, Viktoria Eugenia Klubean. Bertan, 2014ko Haur Danborradako pertsonaiak eramango dituen ikastetxea zein izango den zehazteko zozketa egin dute, eta The English School ikastetxeari egokitu zaio ohorea. Easo Ederra, Jenerala eta damak, besteren artean, ikastetxe honetako ikasleen artean aukeratuko dituzte.
Danbor Nagusia txandakatuz aukeratzen dute urtero, irteera ordena kontutan izanik. Aurten Aitor Ikastolakoa izango da Danbor Nagusia.