Errauste plantaren egitasmoa bertan behera utzi izana ospatu nahi dute

Nik ere gelditu dut izeneko jaia egingo dute. Haur, heldu eta gazte; guztiei zuzendutako proposamena izango da. Festa iragartzearekin batera, errauste planta ez egiteak ekarriko dituen onurak gogorarazi dituzte. Osasuna eta ingurumena, irabazle izango dira. Baina, alde ekonomikotik ere, abantaila agerikoa dela esan dute: “Errauste planta bertan behera geratzeak 8 milioiko kalteordaina ekarri du”, azaldu dute. Hartara, azpegitura egitera zihoazen enpresei eman zaien dirua ahotan hartu dute. Gainerakoan, kostua askoz ere handiagoa izango litzatekeela nabarmendu dute, ordea: “Errauste planta eraikitzeak 200 milioitik gorako gastua ekarriko liguke. 25 aldiz diru gehiago aurreztea lortu dugu”.