Abenduaren 16an irekiko dute Kirol Txartelaren harpidetza berriak egiteko epea
Kirol Shop plataformaren bitartez.
Txartelaren harpidetza guztien prezioak aldaketarik gabe mantenduko dituzte datorren urtean. Zentzu horretan, udal gobernuak gogoratu nahi izan du abonuak Gipuzkoako merkeenetarikoak direla, kontuan hartuta gainera, Donostiak lurralde osoko eskaintza zabalena jartzen duela erabiltzaileen eskura.
Kirol Txartela on-line Donostiakirola.org web gunearen bidez egin daiteke, eta baita aurrez aurre, Anoetako Bulegoetan eta udaleko kirol instalazioetan ere.
Bestalde, gaur egun harpidedun diren 47.000 pertsona inguruk idatzi bat jasoko dute, 2014 urteko ordainagiriarekin batera, ordainketa helbideratuta ez badute. Ordainagiri hau ordaintzeko epea urtarrilaren 9an bukatuko da. Ordainketa helbideratuta dutenei ere egun horretan kobratuko zaie harpidetza.
Kirol Txartelak bere zerbitzu eta abantaila guztiak mantenduko ditu datorren urterako. Hau da, Udaleko 15 kirol instalazio baino gehiagotara sarrera librea eta bertan dauden igerileku zein gimnasioen doako erabilera, norberari egokitutako entrenamendua, sauna, spa eta frontoi txikien prezioetan deskontuak edo Kirol Ekintzak kanpainako ikastaroetan prezio murriztuak, besteak beste.
Gainera, azarotik harpidedun guztiek eskaintza bereziak eta deskontuak lortzeko aukera dute Donostiako hainbat saltokitan