Erabakitze eskubidearen aldeko maniFESTAzioak jende andana bildu du
Igeldo 89. Udalerri izendatu dutenetik ez da giro Donostiako Udalean. Igeldoko herritarrekin bat egin dute hainbat ezagunek eta babesa emate aldera maniFESTAziorako deia egin zuten gaurko egunerako. Hala, ehundaka herritarrek protesta abiatu dute Bulebarretik, 12:30ean. Erabakitze eskubidearen aldeko pankarta zeramaten aurrean, hainbat ezagunek helduta: Ramon Agirre aktorea eta Fito Rodriguez idazlea, beste askoren artean. Manifestazioaren bukaeran, ‘Altza 90. udalerria’ zioen pankarta atera dute.