Garraio publikoa erabili dute herritarrek, eta bete egin dira Euskotren nahiz Dbusen zerbitzuak. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
San Tomas egunak jendetza erakarri ohi du, eta gaur larunbata izanik, are jende gehiago gerturatu da festaz gozatzera. Amarako Euskotren geltokira ehunka herritar iritsi dira inguruko auzo eta herrietatik. Autobusak ere beteta doaz Parte Zaharra eta Erdialdera. Eguraldia lagun, betetzen hasi dira Donostiako kaleak.