(Argazkia: Estitxu Zabala)
Kantujirak gaurkoan ere ez du hutsik egin eta Parte Zaharrean barrena ibili da, giroa alaituz. San Tomas egunaren aitzakian, gainera, gonbidatu bereziak izan dituzte abeslariek. Izan ere, Ipar Euskal Herriko Kuxkuxtu txarangarekin batera elkartu dira. Kantu herrikoiak abestu dituzte gogo biziz elkartutako guztien artean, 12:30ean hasita.