San Tomas eguna, iruditan
Larunbata izanik, eta eguraldi epel eta goxoa, aspaldiko San Tomas jendetsuena izan da aurtengoa. Goizean, sagardoa nola egiten den erakutsi dute Aieteko Katxola baserrian, eta idiek bultzatutako gurdian eraman dute upela Bretxara. 340 kiloko Jaxinta txerriak hainbat herritarren begiradak erakarri ditu Konstituzio plazan, Igeldoren erabakitze eskubidearen aldeko protesta ere egin dute, Groseko Txofre plaza lepo bete da, Aiako Txarri-Txiki-k eskuratu du Euskal Herriko Txistor Lehiaketako lehen saria… Argazki bilduma honetan egin dugu San Tomas egunaren laburpena iruditan.
[Gallery=125]