
6:30ean iritsi dira, eta lehenak izan dira. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Goizean goiz iritsi dira, 6:30ean, eta lehenak izan dira. Errege Magoen zain egon dira Alderdi Ederren 9 orduz. “Ohitura bihurtu da”, esan diote Irutxuloko Hitzari. Gros eta Intxaurrondotik etorri den lagun talde bat direla azaldu dute, eta azken urteotan ilara egiteko elkartu izan direla. Errege egunean egunkarian euren argazkia ikustera ohitu direla aitortu dute. Txandak antolatu dituzte denak ez nekatzeko, baina pozik zeuden ilaran, ilusio handiarekin.
-
-
6:30ean iritsi dira, eta lehenak izan dira. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
-
-
Ilara Alderdi Ederren. (Argazkia: Nerea Lizarralde)