
(Argazkia: Balonmanoberabera.com)
Zumarragako Ispilla kiroldegian Kukullaga Etxebarriri irabazi diote (23-19).
Finalerdietan Zuazo eta Aiala mendean hartu ostean, gipuzkoarrek eta bizkaitarrek iazko finala errepikatu dute. Orduan, ordea, Kukullaga izan zen garaile.
Gipuzkoarren aldetik, eserlekuan gelditu dira hasieran atzo ia partida osoa jokatu zuen Alba Menendez eta Maria Nuñez. Kontraerasoan Pinedo, Ezkurdia –berriro eskuin hegalean- eta Ziarsolok sartutako golek lehenengo abantaila eman diete Bera Berari baina Jessica Nogalesen bitartez partidari heldu nahi zion Kukullagak.
Bera Berak joku geldian arazoak zituenez, baloia lapurtuz korrika egin nahi zuen. Zati erdian Nuñez, Menendez eta Arizaga atera dira Ederra, Arrojeria eta Ziarsolo ordezkatuz. Defentsa 6-0 pasatu da, Kukullagari Elizegiren bitartez bi gol sartu dituela ordu laurden batean. Aitzitik, gipuzkoarrek Nuñez pibotean hiru aldiz aurkitu dute atsedenaldian 15-7 ezarriz.
Bigarren zatian, Bera Berak aukerak eman dizkio Kukullagari baina bizkaitarrek une erabakigarrietan huts egin dute. Elorza, Nuñez eta Pinedo eserita –ez du bigarren zatian jokatu-Maria hegaleko jokalariak hiru gol sartu ditu eta Elizegi eta Nogales lagunduta 19-15 gerturatu dira. Imanol Alvarez 6-0 defentsara itzuli da Elorza eta Nuñezekin baina erasoan donostiarrek ez dute asmatu.
Azkonaren gol batek Kukullaga hiru goletara utzi du (20-17) 10 minutu falta zirenean. Halere, hiru aldiz jo dute zutoina, Castañosek pibotean eta Nogalesek zein Elizegik penaltietan. Eta aitzitik, Ziarsolok eta Elorzak ez dute barkatu.
Euskadiko Kopa berriro Donostian da, eta taldeak buruan du datorren larunbatean, urtarrilak 11, Bidebietan 19:00etan Helvetia Alcobendas bigarren sailkatuaren aurkako partida.