
Amara Berriko Ilunki kultur elkartearen aldeko Libre Golak sartu dituzte gaur Ferrerias plazan.
Herriko tabernen auziaren sumarioan dago elkartea; epaiketa bera salatzeko, eta epaiketak sortzen dituen gastuei aurre egiteko dirua lortzeko Ilunki Libre eguna egin dute gaur, derbiaren egunean.
Euro baten truke bi jaurtiketa egin dituzte jokalariek, eta libre gol bakoitzeko saria banatu diete. Jokalariek eskuadran sartu duten gol bakoitza izan da libre gola. Dirua epaiketak eragindako gastu ekonomikoei aurre egiteko erabiliko dute.