
Meltxor, Gaspar eta Baltasar San Telmo Museoko balkoian. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Errege Magoak Donostian dira. Ekialdetik Euskal Herriraino bide luzea egin ondoren, San Telmo Museoan agertu dira 14:50ean. Lehendabizi, balkoitik agurtu dituzte bertan bildutako haur eta gurasoak; eta ondoren zaldi gainean joan dira Zuloaga plazatik Alderdi Ederreraino. Udaletxean jende ilara luzea zegoen haien zain. Gaurko eguna ere luzea izango da hirukotearentzat: Olentzerori testigua hartu, eta etxez etxe ilusioa eta magia banatzea dagokie gaur gauean.
Desfile nagusia 18:00etan abiatuko da Bulebarretik, eta Erdialdeko kaleak zeharkatuko ditu. Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek karroza banatan egingo dute ibilbidea. Haiekin batera izango dira Estanga trikitilariak, eta Gauerdi, Tximeleta, eta Joselontxo txarangak. Amaitzean, 19:00 inguruan, Errege magoek hiriko ospitaleak bisitatuko dituzte, urtarrilaren 5eko gauaren poza hango haurrekin ere partekatzeko asmoz.
-
-
Meltxor, Gaspar eta Baltasar San Telmo Museoko balkoian. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Errege Magoen iritsiera. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-