Kopan jokatzetik gertuago dago GBC, Valladoliden irabazi eta gero (64-83)
Hurrengo igandean Laboral Kutxa hartuko du Illunben
Gipuzkoa Basketek denboraldiko zortzigarren garaipena lortu zuen bart Valladoliden aurka. Bere ahuleziak probestu eta azken laurdenean mendean hartu zuen Valladolid. Markagailuan azkenean ia 20 puntuko aldea lortu arren (64-83) ez zen erraz irabazitako partida izan. Sailkapenean azken postuan jarraitzen duen Valladolid zuten parean Sito Alonsoren mutilek baina azken laurdenera arte ezer ez zegoen garaile argirik.
Donostiako taldeak indartsu hasi zuen partida, eta aurrea hartu zion markagailuan. Ez zuen, ordea, erregulartasuna lortu jokoan, eta Valladolidek aurrea hartu zion. Halere, defentsan ez zuten beharrezko indarra izan, eta lehen laurdenean bi puntuko aldea lortu zuen GBCk (13-15). Atsedenaldira galtzen iritsi dira (36-34). Hirugarren laurdenean hartu du aurrea hartzea GBCk (55-57). Eta azken laurdenean garaipena ekarri dute Donostiara.
Valladoliden irabazi eta gero, Kopan jokatzetik gertuago dago GBC. Ligako sailkapeneko lehen zortzi taldeek izango dute Kopa jokatzeko aukera, eta GBC zazpigarren postuan dago. Lehen itzuliko azken hiru partidetan txartela ziurtatu beharko du. Datorren igandean Laboral Kutxaren aurkako derbia izango dute Illunben.

