Partidarako motorrak berotzen ari dira zaleak
Jende mugimendu handia nabari da gaur. Errege Magoen iritsiera eta kabalgata; bezperan, hara eta hona, opariak erosten ari den jendea… Eta gutxi balitz bezala, derbia. Parte Zaharrean elkartu dira gaur goizean Athletic eta Realeko zalek gehienak, baina gaur derbi eguna zela nabari zen nonahi. Ikusmin handia piztu du gaur 20:00etan hasiko den partidak, eta futbolzaleak motorrak berotzen hasi dira eguerdian. Auto gorri txiki batek hiriko kaleak zeharkatu ditu Athleticen banderarekin, zenbait balkoitan ere ikusi dira kolore zuri gorriak. Gaur bi taldeetako zaleek egin dute euren koloreen erakustaldia. Taldeka banatuta zeuden zaleak, baina kasu askotan Real eta Athletic zaleak nahastuta, bakoitza bere taldearen bufanda eta elastikoarekin. Hiriko hainbat tabernatan zerbitzariek ere jantzi dute elastiko txuri-urdina.







