Ostiralean amaituko da Udalbatzaren Araudi Organikoari zuzenketak aurkezteko epea
lehen onespena. Bilduk zenbait zuzenketa proposamen egin zituen, zuzeneko parte hartzea, euskararen erabilera, gardentasuna, hizkera berdintasun irizpideetara egokitzea, zinegotzien aparteko tratamendua kentzea edo legaltasun irizpideei buruzkoak, esaterako.
Herritarrek Udalinfoko erregistroan edo Udalaren webgunean aurkez ditzakete zuzenketak. Horiek aztertu ondoren, behin betiko onarpena emango diete testuari, Tokiko Gobernu Batzordean lehenik eta udalbatzarrean gero.
Udalbatzaren funtzionamendua arautzen du Osoko Bilkuraren Araudi Organikoak. Hortaz, tresna garrantzitsua dela uste du udal gobernuak herritarren parte hartzea, hizkuntza eta gardentasuna bermatzeko, besteak beste. Horregatik, herritarrak nahi adina zuzenketa egitera animatu ditu. Ostiralean, urtarrilak 10, amaituko da horretarako epea.
Ia urtebetez aritu da batzorde berezi ez-iraunkor bat aurreko araudi orokorreko testua eguneratzen. Azaroko udalbatzan eman zitzaion testu berriari