http://youtu.be/w7oN8cyjVcY
(Bideoa: Argia)
Jon Enparantza abokatu donostiarrari babesa adierazi diote bere etxeko atarian ehun lagun inguruk.
Irutxuloko Hitza
Atzo 15:30 aldera abiatutako polizia operazioa bart goizaldera arte luzatu da. Ordu horretan sartu zen Guardia Zibila Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren abokatuen Bilboko bulegoan, eta bertan izan dira Arantza Zuluetarekin 04:30era arte. Alfonso Zenon abokatua izan da Zuluetarekin miaketan zehar. Atxilotua bulegotik ateratzean, babesa adierazi diote hainbat lagunek.
Jon Enparantza abokatu donostiarrari ere babesa adierazi diote bere etxeko atarian ehun lagun inguruk. Bilbon atxilotu zuten, eta Hernanira eraman zuten gero, bertan duen bulegoaren miaketara. Goizaldean eraman dute etxera, Antiguara, han ere sartu baitziren poliziak. 03:00etan amaitu dute etxea miatzen.
Zortzi lagun atxilotu ditu orotara Guardia Zibilak: Zulueta, Enparantzaz gain, Aitziber Sagarminaga, Aintzane Orkolaga, Joxe Campo, Egoitz Lopez de Lacalle, Mikel Almandoz eta Asier Aranguren. ETAren eta “haren presoen” arteko zubi lana egitea egotzi diete atxilotutako lagunei, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak adierazi zuenez.
Jon Enparantza antiguatarra, Joxe Campo egiatarra eta Groseko Aintzane Orkolagaren atxiloketak salatzeko mobilizazioak egin dituzte bart, atxilotuak aske utz ditzaten eskatzeko. Gaur osteguna manifestazioa egingo dute Bulebarrean, 19:30ean.
(Bideoa: Argia / Lander Arbelaitz)
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea