Ontzi Museoa itxita egongo da hilaren 24a arte
1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikuntza erakusketa amaituta, Ontzi Museoa itxita egongo da urtarrilaren 24a arte. Museoan hurrengo erakusketa muntatzen hasi dira jada. Gipuzkoako itsasaldea artean lelopean, Gipuzkoako itsasaldean zehar ibilbide bat eskainiko die bisitariei. Hondarribitik Mutrikurainoko ibilbidea egin ahal izango dute ikusleek Ontzi Museoan kusgai jarriko dituzten olio, akuarela, gouache, grabatu eta litografien bidez.
Erakusketa hilaren 24an inauguratuko dute eta ekainaren 29a arte izango da ikusgai.