Trintxerpeko sutean kaltetutako eraikin bat. (Argazkia: Oarsoaldeko Hitza)
Donostiako Udalak, Txomin Enea eta Martutenen hirigintza planeko lanak egiten diren bitartean erabiltzea hitzartuta zituen Morlanseko 70 etxebizitzatik 28 eskaini dizkio Eusko Jaurlaritzari, urtarrilaren 1ean Trintxerpen izandako suteak kaltetutako pertsonei ostatu emateko.
Dena den, etxebizitzak uzteak ez du esan nahi etorkizunean erabiltzeari uko egiten dionik Udalak; Urumea arroko lanak fase berri batean sartzen direnean alegia.