Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Atxilotuek Guardia Zibilaren esku jarraituko dute astelehena arte

EPPK abokatuak, manifa

Ehundaka lagun bildu ziren ostegun iluntzean, Donostian, atxilotuei elkartasuna adierazteko. (Argazkia: E. Zabala)

Eloy Velasco epaileak sakabanaketaren aurkako manifestazioa debekatu eta gero, konponbidearen aldeko martxa bat deitu dute gaurko, 18:00erako, Bilbon. Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu zituen asteazken arratsaldean, Euskal Preso Politikoen Kolektibo-ko mintzakideen kontrako operazio baten baitan; Jon Enparantza antiguatarra, Joxe Campo egiatarra eta Groseko Aintzane Orkolaga, tartean. Zortziek astelehena arte jarraituko dute Guardia Zibilaren esku, Madrilen, Tres Cantos auzoko komisaldegian. Komunikatutako atxiloaldia izaten ari da; hots, konfiantzazko abokatuaren laguntza dute atxilotuek. Mobiliazio ugari egin dituzte egunotan, Donostian ere, atxilotutakoak aske utz ditzaten eskatzeko. Sakabanaketaren aurkako manifestazio nazionala deituta zegoen gaurko, Bilbon, urtero urtarrilean egin ohi duten bezala. Presoei elkartasuna adierazteaz gain, polizia operazioa salatzeko aukera izan behar zuen martxak, baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok debekatu egin du. Hori dela eta, gatazka politikoaren koponbidearen aldeko manifestazio batera deitu dute, 18:00etan, Bilbon ere, La Casillatik abiatuta. Sortuk, EAk, Aralarrek, Alternatibak, EAJk, Geroa Baik, LABek eta ELAk babestu dute mobilizazioa.  
HITZAkide HITZAkide