Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Laboral Kutxak bereganatu du Illunbeko derbia (76-78)

Partidaren une bat. (Argazkia: Lide Ferreira)

Partidaren une bat. (Argazkia: Lide Ferreira)

Garaipen garrantzitsua eskuratu du Laboral Kutxak Illunben, Gipuzkoa Basketen aurkako derbian. Malagan jokatuko duten Koparako sailkatzea jokoan zegoen, eta gasteiztarrek ezin zuten hutsik egin, donostiarrak baino garaipen bat gutxiago izanik. Lehen zatian donostiarrek partida biribila egin dute, eta hamabi puntuko aldearekin iritsi dira atsedenaldira (40-28). Bigarren zatian, ordea, Baskoniak indartsuago defendatu du, eta hirugarren laurdeneko lehen bost minutuetarako abantaila murriztea lortuta zuen dagoeneko. Partidaren azken txanpa berdindua izan da, eta jaurtiketa libreen jokoak aukera bat eman die etxekoei azken baloian partida eskuratzeko edo, behintzat, luzapena lortzeko. Sei segundoren faltan, Laboral Kutxako joko antolatzaile berri Peppe Poetak bere bi jaurtiketa libreak huts egin ditu, 76-78ko markagailuarekin, baina Gipuzkoa Basketeko hegaleko Jason Robinsonek ez du azken jaurtiketan asmatu, barnealdi batean. Horrenbestez, 76-78 amaitu da partida. Gipuzkoa Basketek oraindik aukerak ditu Malagara joateko, baina norgehiagoka zailak ditu aurretik. Hurrengo lehia Illunben izango du berriro, Real Madril indartsuaren aurka. Lehen itzuliko azken partida Estudiantesen kontra jokatuko du, Madrilen. Ziurrenik garaipenen bat beharko dute Sito Alonsoren jokalariek Koparako txartela eskuratzeko. Egutegia ikusita, asko sufritu beharko dute hori lortzeko.
Illunbeko harmailak ia bete dira derbia dela-eta. (Argazkia: Lide Ferreira)

Illunbeko harmailak ia bete dira derbia dela-eta. (Argazkia: Lide Ferreira)

HITZAkide HITZAkide