ONCEk 300.000 euro banatu ditu
Urbieta kaleko 9an saldu dituzte 10 kupoi saridunak.
Urtarrilaren 10eko Kuponazoaren zozketak 300.000 euro utzi ditu Donostian. Roberto Baztarrikak saldu zituen saritutako kupoiak. Hogeita hamaika urte daramatza Urbieta kaleko kioskoan ONCEren produktuak saltzen. Pozik dago Baztarrika, ez baita lehen aldia sari handi bat banatzen duena. 1992an eta 1996an ere 50 milioi pezeta banatu zituen.
Oraingo saria “oso banatua” egongo dela aitortu du Baztarrikak, bere saltokia gune komertzial batean dagoelako. “Jende asko ibiltzen da kale hauetan erosketak egiten, eta batetik eta bestetik etortzen zaizkit erosleak”, esan du saltzaileak.

