Donostiarrak laugarren postua lortu du Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldian.

Donostiarrako batela, larunbateko estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / Hernaniko Arraun Elkartea)
Gipuzkoako Batel Ligak irteera eman zion arraun denboraldiari, larunbatean. Eguraldi bikaina lagun, zale ugari bildu ziren Urumean jokatutako erlojupeko lehiari adi-adi begira. Zehazki, Hernaniko Arraun Elkarteak antolatutako lehen jardunaldiak 100 batel inguru batu zituen, haurretatik hasi eta seniorrak bitarte. Donostiarra klubeko arraunlariek batel bat uretaratu zuten, lehen aldiz, eta bere mailako zortzi bateletatik laugarrena izan zen, 9 minutu eta 37 segundoko denborarekin. Loiolako Erribera inguruan lehiatu ziren batelak, eta 12:00etatik 15:00ak bitarte aritu ziren, gutxi gora-behera. Pasai Donibanen izango du jarraipena ligak, datorren igandean, 11:30ean.
GIPUZKOAKO BATEL LIGA. LEHEN JARDUNALDIA.
MAILA BAKOITZEKO LEHEN HIRU SAILKATUAK:
NESKAK
Haurrak
- Tolosaldea 05:47,19
- Hibaika 05:49,24
- Orio 05:52,32
Kadeteak
- Tolosaldea 05:25,03
- Hibaika 05:26,75
- Hernani 05:28,88
Jubenil-Seniorrak
- San Juan (S) 09:35,78
- Tolosaldea (J) 10:02,18
- Orio (J) 10:11,91
MUTILAK
Haurrak
- Orio 05:25,91
- Hernani 05:26,05
- Zarautz 05:26,58
Kadeteak
- Hernani 06:53,85
- Getaria 06:54,51
- Tolosaldea 07:03,05
Jubenilak
- Illunbe 09:08,74
- Orio 09:15,21
- Tolosaldea 09:24,02
Seniorrak
- Orio 08:54,56
- Hibaika 09:13,50
- San Juan 09:23,68