http://youtu.be/isiMSnC0Eck
24 orduko jaiak agur esan du. Konstituzio plazako liburutegiko balkoitik bandera jaitsi dute, Union Artesana danborradako kideek girotutako ohiko ekitaldian.
Amaitu da, bukatu da San Sebastian eguna. Konstituzio plazako liburutegiko balkoitik bandera jaitsi dute, Union Artesana danborradako kideek girotutako ohiko ekitaldiaren bitartez. Horrenbestez, 24 orduko jaiak agur esan du, nahiz eta gauerdia ostean oraindik egon den zer gozatu Konstituzio plazan bertan; Realaren ereserki txuri-urdin eta Donostiako antzinako martxa eta guzti abestu dituzte, musikariek eta danborrariek lagunduta.
Liburutegiaren eraikinean agintariak eta herritarrak bildu dira, eta azken hauen artean donostiar berezi bat egon da; eguerdian Urrezko Danborra jaso duen Joaquin Fuentes psikiatra bera. Juan Karlos Izagirre alkateak lagundu du ekitaldi osoan zehar, eta bien artean jaitsi dute bandera.
Eguraldi txarrak festazaleak, danborrariak, musikariak eta kazetariak aztoratu ditu egun osoan zehar, baina ez dute ekitaldirik bertan behera utzi. Hain zuzen ere, Haur Danborrada atera egin da eguerdian, Alderdi Ederretik, euria egin arren.
[Gallery=134]
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea