
Donostiarraren bateletako bat, igandeko estropadan. (Argazkia: Donostiarra Arraun Elkartea)
Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten 100 batel inguruk, joan den igandean, Pasaian. Donostiarrak bi batel uretaratu zituen, eta senior mailako 11 tripulazioen artean, bosgarren (9:30,65) eta zortzigarren (9:53,52) postuan geratu ziren. Hala ere, Donostiako lehen batelak bakarrik puntuatu zuen Ligarako, klubak batel bakarrarekin eman baitu izena. Orio izan zen maila horretako irabazlea (8:57,33). Hona hemen
emaitza guztiak.
Datorren igandean, urtarrilak 26, 10:30ean, Errenteria-Oreretako Oiartzun ibaia izango da ligako hirugarren jardunaldiaren lekuko.

Donostiarraren bateletako bat, Pasaian jokatutako estropadan. (Argazkia: Donostiarra Arraun Elkartea)