Julio Medem 'ma ma' filmatzen hasiko da udaberrian
Penelope Cruz izango da protagonista nagusia.
Julio Medem zinemagile donostiarraren aginduetara lan egingo du Penelope Cruzek. Madrilgo aktorea izango da filmeko protagonista nagusia; Magda izeneko pertsonaiaren larruan sartuko da. Ma ma izena du Medemen proiektu berriak. Berak idatzi du gidoia, eta berak zuzenduko du filma. Musika Alberto Iglesiasek konposatuko du.
Udaberrian hasiko dira filmatzen. Luis Tosar eta Asier Etxeandia aktoreek ere parte hartuko dute filmean.

