Sudur Kroserako izen ematea zabaldu dute
Egiako Parkean jokatuko dute lehia, apirilaren 5ean.
Egiako V. Sudur Kroserako izen ematea ireki dute antolatzaileek, Internet bidez. Zehazki, Herri Krossa webgunean egin daiteke izen ematea, sei euroren truke. Ondoren, martxoaren hasieratik aurrera, Laister eta U-51 kirol dendetan eta Egiako Kata tabernan izena emateko aukera zabalduko dute. Apirilaren 5ean izango da lasterketa, eta partaideek 6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Egiako Parkean eta inguruetan.
Bestalde, haurren Sudur Txiki lasterketarako izen ematea martxoan irekiko dute, Egiako haur txokoan eta Kata tabernan, 2 euroren truke. Lasterketaren egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, 3 eurorengatik.

Iazko lasterketaren irudia. (Argazkia: Nagore Koch)

