Arte Ederren eraikina dela eta, ez dute Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Berezia onartuko
behin-betiko onarpena Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Bereziari. Hiri-ondarearen katalogoan sartu beharreko multzo, eraikin zein elementuak zerrendatuta eta babes mailak zehaztu zituzten.
Zehaztutako neurrien artean Arte Ederren eraikinari babes maila igotzea erabaki zuten. D maila zuen lehen, hau da, eraikina bota eta berreraikitzeko aukera ematen ziona. Plan Berezi berrian, berriz, C mailara igo zuten babes maila. Horren arabera, eraikinaren barnealdea bota daiteke, baina kanpoaldeko fatxadak ez.
Sade da Arte Ederren eraikinaren jabea. Eraikinari babes maila handitzen badiote auzitegietara joko dutela eta kalte-ordainak eskatuko dituztela adierazi dute jabeek.
Eztabaida atzeratu egingo da
Arte Ederren eraikinarena eta beste hainbat aldaketa kontuan hartuta onartu zuten dokumentua urtarrilaren 30eko udalbatzarrean berretsi behar zuten. Baina gaur goizean Bozeraileen Batzordea bildu da, eta oposizioko alderdiek planaren onarpena atzeratzea erabaki dute; Bilduk ezezko botoa eman du.
Ernesto Gasco, PSE-EEko bozeramaileak adierazi duenez, “Arte Ederren babes maila igotzeak Udalari eragingo dizkion ondorio ekonomikoak aztertu arte ezin dugu Plan Berezia onartu”. Eraikinaren jabeek auzitara jotzea erabakitzen badute, “galera ekonomiko larriak” izan ditzakeela Udalak gaineratu du Gascok. Atzo jaso zutela horren berri dio zinegotzi sozialistak, beraz, “lasai aztertu beharreko gaia” dela.
Itxura guztien arabera, otsaileko udalbatzarrean aztertuko dute gaia. Zentzu horretan, auzia atzeratzea leporatu dio Bilduk oposizioari, baina Gascok adierazi du Bildu izan dela bere jarrera aldatu duen bakarra. “Duela zazpi hilabete Arte Ederrak hotel bat bihurtu nahi zuen Bilduk, eta orain kanpoaldea aldatzea debekatzen dion babes-maila eman nahi dio”, esan du Gascok.
Kursaal
Bide batez, Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Bereziari zuzenketak aurkeztuko dizkiola aurreratu dute sozialistek. Kursaala babestea eskatuko dute, gaur egungo planak 50 urtetik gorako eraikinen babesa soilik zehazten badu ere.
Urtarrilaren 30eko udalbatzarrean berretsi behar zuten plana, baina oposizioko alderdiek atzera bota dute erabakia, eraikinaren babes maila aldatzeak sor ditzakeen ondorio ekonomikoak ezagutu nahi dituztela argudiatuz.
Urtarrilaren 10ean eman zion Gobernu Batzarrak