Euskara sailaren aurrekontua handitu egingo dute
langabezian dauden donostiarrek euskaraz ikasteko diru laguntza jasoko dute: 38.000 euro. Iaz, 109 herritarrek jaso zuten diru laguntza eta horietatik 40k euskaraz ikasten jarraitzea erabaki dute.
Gazteen artean euskara sustatzeko programetara, berriz, 41.415 euro bideratzeko asmoa du udal gobernuak.
Euskara elkarteei bideratutako laguntza iazko mailan mantendu nahi dute. Talde honetan daude, Donostiako euskarazko bi komunikabideak ere: Hamaika TB (40.000 euro) eta IRUTXULOKO HITZA (90.000 euro).
Itzulpengintzara bideratuko dute aurrekontuaren beste zati handi bat (320.616 euro). Iazko kopuru bera dela argitu du Txapartegik, baina aurreko urteetan baino nabarmen handiagoa, “euskara lanerako hizkuntza izan dadin abiarazitako dinamikek diru hori beharrezkoa dela erakutsi baitute”, azpimarratu du Euskara eta Kultura arduradunak.
Bi urtean Udalaren barruan euskararen erabilera normalizatzeko “urrats handiak” eman dituztela nabarmendu du Nerea Txapartegik, eta hiriko eguneroko beste jardun guztietan ere norabide berean lan egin behar dela esan du.
Aurrekontu osoa 2.506.092 eurokoa izatea aurreikusi dute, iazkoa baino %2,5 altuagoa.
Nerea Txapartegi, Kultura eta euskara arduradunak adierazi duenez, euskara da udal gobernuaren lehentasunezko hizkuntza, eta euskara babestea eta sustatzea dira helburu nagusiak. Helburu horiek oinarritzat hartuta erabaki dute 2014ko aurrekontua handitzea.
Txapartegik argitu duenez, igoeraren zati handi bat udal langileak prestatzeari zor zaio. Izan ere, 2013ko uztailean onartutako V. Normalizazio Planak hizkuntza eskakizun batzuk nahitaez gainditzeko datak aurreratu egin ditu. Gaur egun 13 udal langile ari dira euren lan orduetan euskalduntzen. Eta beste 50 bat langile badaude, ordu konpentsazio bidez ikasten ari direnak.
20.000 euro bideratu nahi dituzte udaletxeko langileak euskalduntzeko. Horien artean, baita alderdi politikoetako kideak ere; horien artean 10-12 pertsonako talde bat ari da euskara ikasten.
Ekintza plana
Aurrekontu osotik, 828.082 euro Ekintza Plana garatzeko dira. Arlo guztietan euskara gehiago erabiltzeko sortutako plana da. Nerea Txapartegik adirazi duenez, “euskaraz bizitzea da Donostiaren erronka nagusia; ikastetxeetan ez ezik, aisian eta kalean ere bai. Eta horretarako, kalera aterako ditugu orain arte eskoletan bakarrik sustatu diren jarduerak”.
Hala, sentsibilizazio kanpainak eta euskaraz jolasteko jarduerak antolatuko dituzte. Hizkuntza sustatzeko aukerak eskainiko dizkiete merkatari eta ostalariei, eta gazteak ere motibatzen saiatuko dira eguneroko bizitzan euskara gehiago erabil dezaten.
Donostian euskara gehiago hitz egin eta entzun dadin, neurri hauek guztiak auzoetan txertatzeko asmoa du udal gobernuak. Zentzu horretan, hainbat auzotan (Martutene, Intxaurrondo, Añorga, Loiolako Erriberak, Bidebieta, Altza, Parte Zaharra, Egia eta Amara Berri) dagoeneko lanean ari diren euskara batzordeekin elkarlanean jarraituko dutela esan du Txapartegik. Batzordeen lana dinamizatu eta jarduerak aurrera ateratzeko 130.000 euro bideratuko dituzte.
Diru laguntzak
Diru laguntzen helburua euskararen erabilera areagotzea dela adierazi du Txapartegik eta iazko kopuruei eutsiko diete.
Hala, aurten ere