Añorgako garbigune berriaren inaugurazioa. (Argazkia: Donostiako Udala)
San Marko Mankomunitateak gaikako bilketarako eta birziklatzeko azpiegiturak zabaldu ditu, garbigune berri bat irekiz Añorgan. Bihartik aurrera hasiko dira zerbitzua ematen, honako ordutegiekin:
-Astelehenetik ostiralera:
Goizez: 09:30etik 13:00etara.
Arratsaldez: 15:30etik 18:30era.
-Larunbatetan.
Goizez: 09:30etik 13:00etara.
Arratsaldez: itxita.
-Igande eta jaiegunetan itxita egongo da.
Gaikako bilketa indartuko dute
Garbiguneen helburua gaikako bilketa indartzea da, zabor poltsetan edo kalean dauden edukiontzietan utzi ezin diren etxeko hondakinak birziklatzea ahalbidetzen baitu.
Honako hondakin hauek biltzen dira garbiguneetan: etxean egiten diren obra txikietako hondakinak, plastiko birziklagarriak, beira laua, kartoizko bilgarriak, objektu handiak, zura, inausketa eta lorezaintza hondakinak, pneumatikoak, aparatu elektriko eta elektronikoak…
Berriz erabil daitezkeen objektuak ere eraman daitezke hara, eta bertan erabiltzaileen eskura jarri, inolako helburu komertzialik gabe.
Zerbitzua mankomunitatean bizi diren partikularrentzat da soilik; gremioek eta gainerako ekoizle profesionalek beraientzako zerbitzu bereziak izaten dituzte.