Kaldereroetarako entseatzen hasi dira konpartsak
Hungariako kaldereroek otsailaren 1ean hartuko dituzte kaleak.
Groseko kaldereroak jada hasi dira eztarriak berotzen. Asteartean eta asteazkenean egin zituzten lehen entseguak. Hurrengo astean jarraituko dute entseatzen: astelehenean (urtarrilaren 27an), asteazkenean (urtarrilaren 29an) eta ostegunean (urtarrilaren 30ean. Zurriola ikastolan lekartzen dira entseatzeko, 20:00etan. Otsailaren 1ean irtengo da konpartsa Saguesetik, 18:00etan.
Alde Zaharreko Haur Kaldereroak gaur (osteguna) hasiko dira entseatzen. Auzoko zenbait gurasok, Kresalak, Arrano Beltzak eta Herria elkarteak antolatutako konpartsa da. 4 urtetik gorako haurrak zartaginak jotzen ateratzen dira, eta txikientzako gurdiak prestatuko dituzte, eserita joateko. Entseguak Kresalan izango dira: urtarrilaren 23, 27, 29 eta 31an, 18:30etan. Parte hartzeko 5 euro ordaindu behar dira, eta entseguetara joan behar da. Konpartsan parte hartu nahi dutenek Kresalara joan behar dute entsegu egunetan eta izena eman. Otsailaren 1ean 17:00etan aterako da konpartsa, Trinitate Plazatik.
Gehituko (Euskal Herriko Lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteko) kaldereroen konpartsak Erdialdeko kaleetan zabalduko dute zartaginen burrunba, 19:00tatik 22:00etara. Entseguak bihar hasiko dituzte, urtarrilaren 24an (20:30). Hurrengo entsegua hurrengo ostiralean egingo dute, urtarrilaren 31an, 20:30ean. Urbieta kaleko (sarrera Larramendi kaletik) Amara Berri ikastetxean egingo dituzte entseguak.
Amarako kaldereroak ere bihar hasiko dira entseatzen, Donosti Berri elkartean (20:00). Urtarrilaren 31n egingo dute bigarren entsegua. Otsailaren 1ean irtengo da beraien konpartsa 18:30ean.
Amarakalde konpartsa larunbatean (urtarrilaren 25ean) hasiko da entseatzen. Konpartsako kideak eta bertan parte hartu nahi duten guztiak deitu ditu Amara Berri ikastetxean, Ferrerias plazan, egingo duten entsegura (20:00). Asteartean (urtarrilak 28) eta ostegunean (urtarrilak 30) ere entseatuko dute 20:00etan. Beraiekin harremanetan jartzeko idatzi amarakaldekbimila@yahoo.es helbidera.