Udal Gobernuak aurrekontu proiektua aurkeztuko die herritarrei
Hainbat auzotan egingo dituzte aurkezpenak. Lehen saioa Altzan egingo dute, otsailaren 4an, Tomasene kultur etxean. Bigarrena otsailaren 6an Loiolako kultur etxean, hurrengoa otsailaren 11n Groseko Okendo kultur etxean eta azken aurkezpena otsailaren 13an, San Telmo Museoan.
2013ko aurrekontu proiektuarekin egin bezala, udal gobernuak 2014rako onartu duen aurrekontu proiektua aurkeztuko die herritarrei. Alde batetik, modu didaktiko batean, aurrekontuak nola osatzen diren eta proiektuaren atal bakoitza zertan datzan azalduko diete herritarrei. Eta bestetik, herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.
Juan Karlos Izagirre, alkatea, Axier Jaka Partaidetza zinegotzia, Jabi Vitoria Ogasun arduraduna eta udal teknikariak joango dira bileretara. Saio guztiak 19:00etan izango dira.