Realarekin lotura duten hainbat lagun bildu ziren aurkezpenean.(argazkia: realsociedad.com)
Beti Beti Maite – Memorias de la Real liburua aurkeztu zuten Anoetan, atzo iluntzean. Realeko jokalari ohiei, gipuzkoar ezagunei eta herritar ezezagunei egindako elkarrizketek osaten dute argitalpena. Xabier Rodriguezek eta Beñat Saezek idatzi dute liburua, Real Sociedad Fundazioaren lankidetzarekin, eta atzoko aurkezpenean, egileekin batera kontakizunen protagonistetako asko bildu ziren estadioan: Bixio Gorriz, Jose Mari Martinez, Iñaki Alkiza, Salva Iriarte, Javier Exposito eta Bittor Alkiza, Martin Berasategui, Odon Elorza, Xabier Albistur eta Peio Ruiz Cabestany, besteren artean.
Internet bidez egindako diru ekarpen txikien bitartez finantzatu dute liburua, eta ia hilabete batean liburuaren lehen edizioa agortu dute realzaleek. Hala, bigarren edizioa argitaratzearekin batera, liburuaren aurkezpena egin dute.