Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Bidezko merkataritzako produktuak eskura dituzte gaurtik egiatarrek

Kitzin denda zabaldu dute Andre Maria Erreginaren parrokiaren behekaldean.
Bidezko merkataritza, Egia

Bidezko merkataritzako hainbat produktu topa daitezke denda berrian. (Argazkia: E. Zabala)

Egiako Andre Maria Erreginaren parrokiaren behekaldean, Kitzin denda zabaldu dute gaur goizean. Hala, aurrerantzean, Bidezko merkataritzako produktuak erosteko aukera izango dute bertan egiatarrek. Hainbat lagun bildu dira gaurko irekieran, eta bertako produktuak dastatzeko aukera izan dute. Aurrerantzean denda asteazkenero zabalduko dute, 18:00etatik 20:00etara, baita parrokian jarduera bereziren bat dagoen bakoitzean ere. Zehazki, Egia Elkarlanean taldeak egindako lanari esker zabaldu dute Kitzin. 2007an sortu zen elkartea Egian, eta honako erakundeek osatzen dute : Andre Maria Erreginaren Misioak, Caritas Nazioarteko Lankidetza eta Tau Fundazioa. Egiatarrak mundu bidezkoago bat lortzeko premiaz sentsibilizatzea dute bertako kideek helburu nagusitzat; horretarako, giza-eskubideen urraketak salatzen dituzte, hegoaldeko eta iparraldeko herrien arteko solidaritatea sustatzen dugu, eta auzoko eragileekin lankidetza, hurbiltasuna eta giza eta gizarte-harremanak eta beste hainbat balio bultzatzen dituzte.
Bidezko merkataritza, Egia

Andre Maria Erreginaren parrokian zabaldu dute lokala. (Argazkia: E. Zabala)

HITZAkide HITZAkide