Gipuzkoa Basket Kopatik kanpo geratu da
Esku eskura izan du txartela, baina Estudiantesen aurka 72-61 galdu ostean, ez da lehiarako sailkatzea lortu.
Sekulako denboraldia osatzen ari da Gipuzkoa Basket, eta borobiltzeko Kopan sartzea sekulakoa litzateke. Zoritxarrez, ordea, 72-61 galdu du Sito Alonsoren taldeak Estudiantesen aurka, eta Kopan sartzeko aukera galdu du. Gaurkoan etxeko taldea baino gutxiago izan da Gipuzkoa Basket, lehen laurdenean ez ditu erasoak behar bezala erantzun, ondoren ez du garaiz aurre egin, eta horrek ondorioak izan ditu.
Hiru euskal taldeek galdu dute ACB Ligaren 17. jardunaldi honetan, baina Caja Laboral Baskonia Koparako sailkatu da berdin-berdin, beraz, biharko zozketan egongo da.


