Joseph Ebuya keniatarrak irabazi du Nazioarteko Krosa
Donostiako Nazioarteko 59. Krosa jokatu dute gaur, hipodromoan, eta Joseph Ebuya keniatarra izan da garailea (31:59). Bigarren sailkatuarekiko alde nabarmena lortu du Ebuyak, ibilbidearen azken zortzi kilometroetan sekulako erakustaldia eginez. Samuel Tsegai izan da bigarren sailkatua, txapeldunarekiko 59 segundotara. Emakumezkoetan, Milcah Chemos keniatarra izan da garailea.
Antolatzaileek espero bezala, lokatza protagonista izan da gaurko lehian, baina euririk ez du egin.


