Alerta laranja eman dute olatu handien arriskuagatik
Gaurko eta biharko 6 eta 7 metro arteko olatuak iragarri ditu Euskalmetek, eta alerta laranja ezarri dute. Euriak ere arazoak eragin ditzake. Ostiral gauerditik, 32 orduko epean, 114 litro bota zituen metro koadroko eta Añarbeko urtegia goraino bete zuen. Larunbat iluntzean ura askatzen hasi ziren Urumearen ur emaria jaisten hasi orduko. Lekua egin nahi izan diote datozen orduetan botako dituen euri zaparradei.
Arratsaldetik aurrera zaparradak mardulagoak eta ugariagoak izango dira. Kazkabarra ere bota dezake zenbait unetan.