Goikoa Jauregian jarriko dute eskultura. (Argazkia: Donostiako Udala)
Ideien lehiaketa bat egin zuten Frankismoaren biktimak nola gogoratu erabakitzeko. Hamazazpi ideia aurkeztu dituzte, eta Dual izena du garaile izan den eskulturak.
Juan Karlos Izagirre alkateak eta Amaia Mateos eta Tomas Villanueva eskulturaren egileek agerraldi bat egin dute udaletxean. Bertan azaldu dutenez, Klub Nautikoaren ingurua garrantzitsua da historikoki, altxamendu frankista lehertu eta berehala, inguru horretan izan baiziren lehen gatazkak Donostian.
Bertan eskultura bat jartzeak “lagundu egingo du jasandako oinazeaz eta gertatutakoaz herritarrak jabetzen eta garai hartan fusilatutako 400 lagunak ez ahazten”, nabarmendu du Izagirrek. Gaineratu du Gipuzkoako hiriburuak “zor historikoa” duela frankismoaren biktimekin, eta Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak eginiko “keinu adoretsu eta garrantzitsuak” txalotu ditu.
Ideien lehiaketa bat egin zuten Frankismoaren biktimak nola gogoratu erabakitzeko. Hamazazpi ideia aurkeztu dituzte, eta
Dual izena du garaile izan den eskulturak. Guztiak ikusgai izango dira Aieteko Kultur Etxean otsailaren 5etik 23ra bitartean. 400 zulo ditu
Dual-ek, fusilatuta hil zirenek utzitako hutsuneak oroitzeko, Villanuevak azaldu duenez.