Kursaal zubia itxi dute, olatu batek barandaren zati bat bota eta gero
Kursaal zubia moztu egin dute, eta ibilgailu zein oinezkoak ezin dira pasa. Eguerdian, 14:30ak aldera olatu batek baranda zati bat bota du, eta bidea moztu behar izan dute.
Olatuak direla eta, Kursaal zubiak eta Salamanka Pasealekuak itxita jarraituko dute bihar arte. Mantenuko langileek behin-behineko baranda bat jarriko dute, eguerdian hautsi dena ordezkatzeko. Krisi Mahaia egoeraren jarraipena egiten ari da. Bestalde, Salamanka Pasealekuko bi lokaletan leiho bana hautsi dute olatuek, baina aipatutakoez gain ez da gertakari larririk izan.