PSE-EE: "Aurrekontu hauek ez dira errealak"
Sozialisten arabera, udal gobernuak aurkeztu duen aurrekontu proiektua ez dago donostiarren beharretara egokitua. “Gobernua bera bezalaxe, norabiderik gabeko proiektua da”, esan du Ernesto Gasco, PSE-EEren bozeramaileak.
Inbertsioak txikitu eta ohiko gastuen handitzea aurreikusi dutela salatu du Gascok; “herritarrak gehiago estutzen dituen gastua”, hain zuzen ere. Gainera, “ezusteetarako diru poltsak edo zehaztu gabeko proiektuetarako partidak aipatzen dituzte, eta ez hiriko ekonomia pizteko behar diren inbertsioak”, kritikatu du Gascok.
2014rako aurrekontu proiektua bertan behera uztea nahi du PSE-EEk, eta hala ez bada, osoko zuzenketa aurkeztuko dute ostiralean, zuzenketak egiteko azken egunean.