Kresala Elkarteko Inude eta Artzainen konpartsa ez da irtengo
Ekitaldia datorren igandean izango da.
Donostia Kulturak jakinarazi duenez, Kresala Elkartearen konpartsako artzain eta inudeak ez dira gaur aterako. Aurreikusita zegoen 12:00etan elkartetik irtetea, baina ekitaldia datorren igandera atzeratzea erabaki du.
Grosen, berriz, Inude eta Artzainak prest daude bere ibilbideari ekiteko.


