(Bideoa) Marea bizien ondorioz, ura zenbait lekutan sartu da
http://youtu.be/j27DwQ68kOY
(Bideoa: Jone Colmenero, Parte Zaharra)
Goizeko seiak aldera marea biziak egon dira eta ura Parte Zaharrean eta Txomin Enean sartu dira. Kursaal, Mundaiz eta Maria Kristina zubiak itxita daude.
Goizeko 03:00etatik 09:00ak arte alerta gorria ezarrita zegoen eta itsasgorak, marea biziak lagunduta, goizeko seiak aldera zenbait kalte sortu ditu. Suhiltzaileak ura kentzen hasiko dira Parte Zaharrean.
Parte zaharreko kaleak urez bete dira eta zenbait lokal eta atarietan sartu da. Bertako bizilagunek orain ez dute urik ez eta argirik ere. Salamanka pasealekuan ere baranda bat hautsi da. Udalak Soraluze eta San Juan kaleetan kokatutako bi etxebizitza hustu ditu ura sartzen ari zelako eta ostatua eskaini die bertan bizi direnei.
Ibaiak gora egin duenez, Krisi Mahaia SMS eta megafonia bidez Txomin-Enea eta Martuteneko bizilagunei ibilgailuak Garbera edo Anoetara eraman ditzaten abisatu ditu. Horretarako, autobusak jarri dituzte eta Txomin Enean ere ura sartu da.
Zurriola aldean ere zenbait zonaldetan argirik gabe gelditu dira eta olatuak errepideraino iritsi dira. Zurriola hondartzako espigoiaren zati bat apurtu da. Bestalde, Santa Katalinako zubiak ere kalteak izan ditu eta, Kursaal zubian gertatu bezala, zati bat apurtu da.
Kontxan dauden Rotonda eta Bataplan lokalak itxi dituzte olatuak direla eta.
Juan Karlos Izagirre alkateak jakinarazi duenez, informazioa eskatzeko bulego bat ireki dute udaletxean eta erdigunera kotxeak ez sartzeko gomendatu du.
- Santa Katalina zubia.
- Parte Zaharreko kaleak urez beteta, Rekalde taberna inguruan.
- Mundaiz zubia, denboralearen ostean. (Argazkia: Lide Ferreira)
- Santa Katalina zubia.
- Frantzia pasealekua.
- Santa Katalina zubia.
- Zuloaga plaza.
- Kontxa pasealekua.
- Kontxa pasealekuko baranda.
- Zurriolako espigoia.
- Parte Zaharra.
- Zurriola hondartzan, Iberdrolako autoak.
- Kursaal zubia. (Argazkia: Mikel Elicegui)
- Ondarretza hondartza.
- Ondarretako Tenis.
- Zurriola pasealekua.
- Kaia.
- Ondarreta pasealekua.





















