Kaldereroak otsailaren 7an iritsiko dira Antiguara
Aurten ere, Antiguoko kaldereroren konpartsa, auzoan zehar aterako da. Otsailaren 7an irtengo da 20:30ean, kiroldegitik, eta ondoren, 21:00etan, Txalupagillene plazan kanpamendua jarriko dute. Entseguak, otsailaren 3an, 5ean eta 6an egingo dituzte 20:00etatik 21:00etara, Jakintza ikastolaren areto batean, Erregezainen kalean.

