Frankismoaren biktimak omentzeko lehiaketara aurkeztu diren lanekin erakusketa bat egingo dute
Bihar, otsailak 5, egingo dute erakusketaren inaugurazioa Aieteko kultur etxean, 19:00etan.
Donostiako udalak erakusketa antolatu du altxaldi frankistan eta ondorengo urteetan fusilatutakoak omentzeko antolatutako ideia lehiaketara aurkeztutako lanekin.
Giza Eskubideen bulegoak antolatu du erakusketa, eta saritu dituzten hiru lanez gain (Dual, Estela eta Arrastoak), lehiaketan parte hartu duten gainontzeko 15 ideiak ere ikusi ahal izango dira bertan. Lanak bere horretan erakutsita, jasotako ideien aniztasuna agerian utzi nahi izan diete herritarrei.


