Haizeak gogor joko du gaur, eta olatu handiak izango dira bihar
Denboraleak indarra hartuko du berriz aste honetan. Haizea dela eta alerta laranja eman dute gaurko (asteartea). Arratsaldean, 15:00etan hasiko da haizea gogor jotzen.
Biharko, asteazkena, olatu handiak iragarri dituzte, 6 metro ingurukoak espero dituzte 15:00etatik aurrera, eta alerta laranja eman dute.