'Kirolaren irria denontzat' lortu nahi dute
Urritasunak dituzten haurrek ere eskola kirolean parte hartzea nahi du Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak, eta Irrien Lagunak elkartearen laguntzarekin ikuskizun bat eskainiko du igandean, Viktoria Eugenian.
Kutxabanken; eta ikuskizunera joaterik ez duenak beste bide bat ere izango du laguntzeko, 0 lerroan, borondatezko laguntza ekonomikoa eginez: 2095.0611.08.1063871866 (Kutxa).
Kirolaren Irria denontzat ikuskizuna eskainiko dute Viktoria Eugenia Antzokian, datorren igandean, 18:00etan. Gipuzkoako Kirol Egokitu Federazioak eta Irrien Lagunak Elkartearen elkarlanari esker sortu da ikuskizuna, helburu garbi batekin, urritasunak dituzten haurrek eskola kirolean parte hartzeko dituzten zailtasunak gainditzea. Beñat Gaztelumendi bertsolariak, Porrotx eta Marimotots pailazoek, Dinbi Danba batukada taldeak, Salto Bera Bera salkibaloi taldeak, Donostiarra eta Hibaika arraun elkarteek eta Donostiako suhiltzaileek parte hartuko dute ikuskizunean, besteren artean.
Zehazki, Multiaktibitatea deituriko programa abiatu du federazioak Gipuzkoako hainbat lekutan, urritasunak dituzten haurrei laguntzeko: Donostia, Urnieta, Andoain, Hondarribia eta Zarautzen. Orain, ikuskizunarekin lortutako diruarekin, Gipuzkoako herri gehiagotara zabaldu nahi dute programa, “haur guztiek izan behar dutelako kirola egiteko eskubidea”. Behar bereziak dituzten haurrek adituak behar dituzte ondoan, baita eurentzako egokitutako materiala ere, eta horretarako dirua behar da.
Sarrerak 9, 7 eta 5 eurotan salgai daude