43.080 euro bideratuko ditu Udalak berdintasuna sustatzeko
Emakume eta gizonen berdintasuna sustatzen duten emakume elkarteei, talde feministei eta elkarte mixtoei zuzendutako diru laguntzak dira Udalak eskaintzen dituenak. Otsailaren 28a arte dago zabalik eskaera egiteko epea, ea interesatuek telefono honetara dei dezakete: 943 483 464.
Berdintasuna sustatzeko egitasmoei laguntzeko 43.080 euro bideratuko dituzte guztira, eta honakoak izan daitezke proiektuak: esparru guztietan gizonen eta emakumeen artean berdintasun benetakoa eta eraginkorra bultzatzen dutenak, emakumeen eskubideen inguruko sentsibilizazio, trebakuntza sustatzen dutenak, emakumeen egoera soziopolitikoari buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatzen dutenak, emakume elkarteen arteko elkarlana eta sareak bultzatzen dituztenak, pentsamendu feministaren inguruko ikerketak bultzatzen dituztenak, ezaugarri bereziak bizi dituzten emakumeei zuzendutako egitasmoak eta berdintasunean gizonezkoen sentsibilizazio sustatzen dutenak.

